Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2018KO BOLONDRESKO LANAK BERNOAKO GALTZADAN

  • Laugarren urtez jarraian, abuztuan, Bakaikun zein Iturmendin, AMICITIA izeneko irabazi asmorik gabeko erakundeko kideek laguntza eskaini digute Bernoako galtzadako auzolandegian. 
  • Aurten, bi talde aritu dira bertan. Bata, adingabeena, uztailaren 28tik abuztuaren 9ra arte aritu da. Bestean, berriz, kideak adindunak ziren, eta abuztuaren 11tik 23ra arte jardun dute lanean.   Aurreko urteetan bezala, taldekideak munduko herrialde askotakoak ziren, besteak beste, Japonia, Turkia, Frantzia, Alemania, Errusia, Italia, Grezia, Espainia, Mexiko eta Estatu Batukoak.  
  • Lanak Bakaikuko eta Iturmendiko galtzadetan egin dira, txandaka, eta Nikolas Arbizuk koordinatu ditu. Amicitiako kideek ez ezik, herriko hainbat boluntariok ere lagundu dute lanetan. Lehendabiziko taldean, hamarren bat gazte aritu da, besteak beste, Unax, Enaitz, Ailetz, Jakob, Endika, Gorka, Markel, Iraitz, Aimar eta Urtzi; bigarren taldean, berriz, Ander Gabirondo, Urko Agirre eta Xabier arbizuarra, batzuk aipatzearren. 
  • Udalbatzak eskerrik beroenak eman nahi dizkie ilusioz betetako proiektu honetan parte hartu duten guztiei eta Amicitia GKEko kideei, lan desinteresatua eta ordezkaezina egin baitute bertan. Era berean, eskerrik berezienak eman nahi dizkiegu boluntarioei, galtzadan lan handia egin dutelako eta, batez ere, lan hori herritarrentzat akuilua eta bultzagarria izan delako. Izan ere, haren bidez gure ondarea eta kultura balioan jarri eta haiek berreskuratzea zein garrantzitsua den gogorarazi digute denoi. 
  • Laster, zuen lana altxor preziatua izango da Iturmendiko herritar zein bisitarientzat. Eskerrik asko.   Hurrengo auzolanera arte!!!