Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita Gaitzazu

Eduki honen zati bat kanpoko web-orrietatik atera dugu, hala nola http://www.wikipedia.org web-orritik.  Aurrerantzean, edukiak egokituz joango gara.

Turismoa

Erdi Aroko ferra-galtzada bat zeharkatzen du herria. Galtzada hori mandazainek erabiltzen zuten eta Lizarraldea kostaldearekin lotzen zuen, Urbasa mendilerroa eta mugakide duen Ataun (Gipuzkoa) zeharkatuta.

Inguruan hainbat jarduera egin daitezke, hala nola mendi-ibiliak, parapentea edo zaldi-ibilaldiak ondoko herrian, Urdiainen. Halaber, Aralar eta Urbasa mendiek aukera paregabea ematen dute ibilaldiak egiteko, eta Beriain mendira igo daiteke. Beriain mendia San Donato izenez ere ezaguna da, haren tontorrean izen bereko harrizko baseliza eder bat baitago. Duela gutxi zaharberritu zuten baseliza et oso bisita gomendagarria da, ederra baita.

Toponimoa

Iturmendi toponimo gardena da.  “Iturria” eta “mendia” osagaiak ditu eta, beraz, “iturridun mendia” esan nahi du.

Dokumentu zaharren arabera, XVII. mendera arte “Iturmendia” zen herriaren izena, baina bukaerako -a galdu egin zen (ohikoa da euskal toponimoetan artikulua galtzea).

Iturmendin hiru iturri publiko daude; beraz, baliteke izenaren jatorria horietako bat izatea.   Hala ere, herria ez dago muino edo mendi baten gainean; beraz, baliteke izenaren zati horren jatorria ondoko mendi bat izatea.

Geografia fisikoa – Kokapena

Iturmendi Nafarroako Foru Erkidegoko ipar-mendebaldean dago, Sakanako korridoreko Burunda azpieskualdean, itsas-mailatik 528 metrora.  Udalerriak 9,91 km2 ditu. Gipuzkoako Ataun herriarekin egiten du muga iparraldean; Bakaikurekin ekialdean; Urbasa mendiarekin hegoaldean eta Urdiainekin